XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Seguraski uztailean egingo zidatek operazioa.- Ahotsak kukurruku egin zion, oso asaldaturik bait zegoen.

- Hik daukak zortea hik - esan zion Pietek.

- Hoberena opa diagu - esan zuen Wiebek.

Besterik ez. Kees bazterturik geratu zen.

Erantzun haiek ez ziren berak espero zituenak.

Baina bestalde... - Ez diat gogorik hemendik alde egiteko - esan zuen baldarki.

- Hori sinesten diagu - erantzun zion Pietek.

- Ez da ziurra ongi aterako den, eta ateratzen ez bada atzera itzuliko naiz - esan zuen Keesek.

Zerbait kitatu behar zuela sentitzen zuen.

Wiebe isilik geratu zen.

Jolastokian, inguru guztian, haurren zaratak entzuten ziren.

Deiak eta barre-algarak entzuten ziren.

Legarrak *legar harri zati txikiak (grava) kirris-karras egiten zuen hainbeste oinen azpian.

Atzekaldean bi borrokan ari ziren eta beraiei bakarrik bururatzen zitzaizkien hitz iraingarriak elkarri esaten ari ziren.

Marjon txikia negarrez ari zen eta Titiari dei egiten zion; seguraski berehala oneratuko zen.

Miesje Verhaaf eta Adeleren irritxoak hurbildu egin ziren.

Keesek esku bat mahukan nola lerratzen ari zitzaion sentitu zuen, eta gero Miesjek esandakoa entzun zuen: - Ikusten duk ez dela egia.

- Adelek esan zidak abrigu berri bat daukaala.

Gezurtia! - Bi neskek irrika alde egin zuten.

- Emakumeak - esan zuen marmarka Keesek.

Txaloak nola jo ziren entzun zuen. Schreuder jauna zen.

Van der Veer jaunarenak ozenagoak eta hutsagoak ziren,barrura, barrura esan nahi zuten txaloek.

Alderdi guztietatik nola zetozen entzuten zen: handiak eta txikiak, (...).